XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), hala nola Bilboko Rafael Micoleta apaizarenak (20) Dodgson-ek arg., esan duguna Urteren lehentasunaz zuzena dela uste dugu.

Idazlana egiteko ere, ez dirudi balia zitekeenik gehiegi aipatu ditugun liburuez, gehienak aurkitzen zailak eta batzu argitaragabe zeudenez gero, ezta Bela xuberotarrak bere Tablettes deitu enziklopedian aipatzen duen hiztegiaz eta gramatikaz: (...).

Ezta ere, antza, beste fraide frantziskotar batek, Dominique Bidegarayek Pabeko komentuan idatzi omen zituen euskarazko gramatikaren hastapenez eta hiztegiaz (22) 6-16 or..

Berak, soil-soilik, ziurrenik aldamenean frantses edo latin gramatika bat zuelarik taxutuko zuen jaioterritik urrun, haurtzaroko euskara gogora erakarriz bostehun orrialdetik gora duen lehen euskal gramatika, Etxeberri Sarakoak garai berdintsuan, hau da, 1712. urtean zehazki, idazten zuen bitartean.

Baina Etxeberri Sarakoaren helburua Euskalerriko semeei latina ikasteko bidea erraztea bazen, Larramendirena ezina omen zena egin ahal zitekeela erakustea, eta Harrietena frantsesa ikasteko ere lagungarri izan zedila, Londresen Pierre d`Urtek idatzi zuen gramatika, esan dezakegu helburu linguistiko hutsez idatzi zuela, edo bederen, ez lehentzat harturik besteen helburu apologetikorik, ez pedagogikorik.

Euskara adierazteko cantabrique hitza erabiltzea aski hedaturik zegoen XVII. mendean, ondoren ikusiko dugun bezala.